MENÚ

Silvia Zayas artistak "Material girls" proiektu berriari ekingo dio 2025ean, prozesu eszenikoei laguntzeko Lanean programaren barruan.

Egileak azaldu duenez, lana "arlo autobiografikotik abiatzen da, nesken bigarren belaunaldi batek herentzian jasotako trauma kolektiboa esploratzeko. Erregimen portugaldarrak behartutako borrokalari ohien alabak/ilobak dira, Ginea Bissautik eta beste kolonia ohi batzuetatik iritsi berriak, Portugalekin izandako independentzia-gerra amaitutakoan. Horren ondoren, historia berriz kontatuko dute, isiltasunez, sinkretismoz eta mamuz betetako haur-irudimenaren bidez".

Emaitza "zuzeneko pieza bat izango da, borrokalari ohiekin eta nire belaunaldiko emakumeekin izandako esperientzia kolektiboetatik abiatuta landua, Porto hiriko hainbat aldiri eta etxe-ingurutan, eta haur-irudimenarekin, elementuen artean hierarkiarik egon gabe".

Logo Ayto
Logo AZ footer