Xabier Bobés sortzaile eszeniko autodidakta da, eta hogeita bost urte baino gehiago daramatza eguneroko objektuen poetika ikertzen.
Bere praktika artistikoan, objektuen eta itxuraz hutsalak diren gauzen eduki sinbolikoan eta antzerki-potentzialean sakontzen du, sorkuntzaren, ikerketaren eta irakaskuntzaren bidez. Azkuna Zentroan EPITAP aurkezten du, eszenAZ arte bizien programazioaren barruan, baita profesionalei zuzendutako objektuen antzerkiko tailer trinko bat ere. Bertan, bere esperientzia eta objektuekin lotutako ikerketa- eta sorkuntza-prozesuak partekatzen ditu.