Olatz Gorrotxategi eszena-zuzendaria, dramaturgoa, aktorea eta arte eszenikoetako irakaslea da.

Bere jarduna antzerki garaikidearen eta antzerki dokumentalaren esparruan garatzen du, lengoaia eta sorkuntza eszenikorako modu berriak esploratuz.

Azkuna Zentroan, sorkuntza praktikatik eta prozesutik lantzen duten bi proposamen garatzen ditu: 43º13'44” N, EszenAZ Azkuna Zentroaren Arte Bizien denboraldiko programazioaren barruan, eta Documento no encontrado, antzerki dokumentalaren tresnen eta aukeren inguruan profesionalei zuzendutako tailerra.

Logo Ayto
Logo AZ footer