MENÚ

Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua da hau, Azkuna Zentroa, La Cité International de la Bande Dessinée et de L’image (Angulema) eta La Maison De La Litterature (Quebec) zentruen arteko elkarlana.

Azkuna Zentroak kultura garaikideko beste esparru eta proiektuekin lankidetza sareak irekitzen jarraitzen du.

(Bilbon, 2021eko irailaren 8a). Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak beste urrats bat eman du sorkuntza laguntzeko, komikigintza nazioarteko egoitza baten deialdi batekin. Egoitza gurutzatua da, hiru pertsonentzako, hauek la Maison de la Littérature de Québec, Angulemako la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image eta Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bisitatu dezaten. Proiektua Anguleman, Bilbon eta Quebec-en izango da, hurrenez hurren, eta hiru komikigilek hartuko dute parte.

Deialdia gaur, irailak 8, ireki eta urriaren 13an itxiko da. Honen bidez hiru pertsona hautatuko dira: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Egoitza gurutzatuko programa hau Anguleman (hilabete bat, 2022ko urtarrilaren amaieratik otsailaren amaierara), Bilbon (hilabete bat, 2022ko otsailaren amaieratik apirilaren hasierara) eta Québec-en (hilabete bat, 2022ko apirilean) garatuko da.

Azkuna Zentroak sorkuntza artistikoa babesteko komikigile-truke hau bultzatzen du. Fernando Pérezek, Azkuna Zentroko Zuzendariak, azaldu duen moduan, “kultura garaikideko beste esparru eta proiektuekin lankidetza sareak irekitzea dugu helburu. Elkarrizketa honek gure edukien aberastea, kultur sorkuntza garaikidearen hedatzea eta komunitatearen sortzea ahalbidetzen ditu; gizarteari esperientzia berriak eskainiz”

Hiru egoitzak eta hiri bakoitzak antolatzen duen jaialdiak aldi berean gertatuko dira (Angulemako Komiki Jaialdi Internazionala, GUTUN ZURIA: Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia eta Festival Québec DB Québec-en).

Ibaiak zeharkatutako hiru hiriak

Hiri bakoitza, Angulema, Bilbao eta Quebec, ibai banak zeharkatzen du – Charente, Nervión eta San Lorenzo, hurrenez hurren. Ibai hauek hiriaren identitatea zehazten dute, beraz, ibaia izango da egoitzaren ildoa.

Proiektu honetan, urak lurraldean, giza harremanetan, ondarean edo historian gaur egun duen esanahia bilatzearen haria da. Gai hau izango da hautatutako egoiliarren sormen-prozesuaren oinarria, eta oraindik zehaztu gabe dagoen moduan sorkuntzen ekoizpena eta aurkezpena gauzatu ditzake.

Egoitza honetan nola parte hartu

Aukera honetan parte hartu nahi dutenek Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée-ra, Bilboko Azkuna Zentrora edo Quebec-eko Maison de la Littérature-ra bidali behar dute eskaera, jatorrizko edo bizi diren lurraldearen arabera. Erakunde bakoitzak hiru proiektu aurrehautatuko ditu aurkeztutakoen artean.

Erakunde bakoitzak hiru proiektu aurrehautatuko ditu, aurkeztutakoen artean. Azken aukeraketa hiru erakundeek egingo dute, eta hiru irabazleak batera aukeratuko dituzte. Besteak beste, eskabidean aurkeztutako aurreko proiektuen kalitatea baloratuko dute. Deialdiaren ebazpena urriaren 28tik aurrera jakinaraziko da.

Egoitza eskatzeko, hautagaiak gutxienez bi urteko praktika artistikoa izan behar du, eta baldintza hauetako bat bete behar du:

  • Frantzian: frantsesa izatea edo Frantzian bizitzea
  • Espanian: espainiarra izatea edo Espainian bizitzea
  • Quebec-en: quebectarra izatea edo Quebec-en bizitzea

Eskareak honako hauek jaso beharko ditu pdf artxibo bakarrean: egilearen biografia, non bere bibliografía, egoitza esperientzak eta sorkuntzak adierazten diren; hautagaiaren lan artistikoaren laburpen erakusgarria eta proiektu honetarako motibazioaren aurkezpena.

Aukeratutako pertsonek hiri bakoitzean ostatua eta partekatutako lan-tailerra jasoko dute, baita 4.500 euro edo 6.000 dolar gordin egoitzaren iraupena estaltzeko. Hiri desberdinen arteko joan-etorrien gastuak estalita egongo dira.

Sorkuntza artistikoari laguntza

Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, kultura garaikidean sartzeko plataforma bat da publiko desberdinekin elkarrizketan dauden artista eta sortzaileentzat. Espazio dinamikoa da, non sorkuntza eta ikerketa artistikoa bultzatzeko baldintzak ezin hobeak diren. Bertan, artistek beren prozesuak eta praktikak publikoen komunitateekin probatu, partekatu eta ikusarazi ahal dituzte.

Laguntza horren barruan sartzen dira egoitza artistikoak, Artistas Asociadxs programa, Babestu, Lanean edo Komisario Berriak. Lantegia ideien laborategiaren bidez, Azkuna Zentroak hainbat harreman mota ezartzen ditu elkartrukea, prozesuak eta sorkuntza artistiko garaikidea bultzatzeko.

Hogeita hamar sortzaile baino gehiago dute lotura Zentroarekin, programazio-ildoen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen dituzten hainbat ekimenen bidez: zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta ikusizko arteak. Publiko-komunitateetara hurbiltzen ditu, bai egindako lanaren bidez, bai sormen-prozesuen bidez.

Logo Ayto
Logo AZ footer