MENÚ

Musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez lotzen dituzten bi emanaldi antolatu dituzte, abuztuaren 5ean eta irailaren 2an.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikide Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) ‘Musika Loturak’ programaren bigarren edizioa antolatu dute, musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez konektatzen dituzten bi emanaldirekin.

Errepertorioaren barruan jaso dira XX. mendeko abangoardietako musika klasikoaren estetika eta praktika artistikorik garaikideenak kontrastatzen dituzten lanak.

Kontzertuak Atrioan izango dira abuztuaren 5ean eta irailaren 2an, saio bikoitzan, 18:30etan eta 20:00etan. Sarrera dohainik leku guztiak bete arte.

Logo Ayto
Logo AZ footer