MENÚ

Zentroak bisita gidatuak antolatu ditu kulturarekin eta hizkera artistiko berriekin topagunea sustatzeko.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udalaran Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, erakusketak protagonista izango dituen abuztua proposatzen du.

Uda honetan, Zentroko artistek garatutako prozesu kreatiboen eta ikerketen ondorioa da, eta aurten diziplina artistiko desberdinak biologia, lorezaintza, esperimentuak, ekologia eta kolorearekin konektatzen dituzte.

Erakusketa aretoan, Ana Laura Aléz artistaren “Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik” ikusi ahal da. Bera da  panorama garaikideko artista nabarmenetarikoa.  Erakusketa, Bea Espejok komisariatua,  artistaren jaioterrian aurkeztutako tamaina handiko lehenengo erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azkenengo lan batzuk aurkezten dira, hasierako lan batzuekin elkarrizketan. Euskal Herriko 80ko hamarkadako testuinguruan prestakuntza jaso ondoren, irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase-, genero- eta leku-izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena – eguneroko elementuak eta elementu eskultorikoak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez-.

Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekaineko lehenengo astea ospatu zen, eta hainbat proiektu daude oraindik ikusgai Zentroko espazioetan. Atrioan, Elssie Ansareo artistak Lantegiko leihoak eraikuntza narratiboan bihurtu ditu. Koloretako 21 argazki gisa aurkezten da erakusketa, biniloan inprimatuta eta leihoetan itsatsita; gorputz zatiak erakusten dituztenak, eskuetan, ahoetan eta keinuetan zifratuta, video batez lagunduta. “BIO-INT-DÍA” proposamen sentsorial eta hunkigarria da lehen begiratuan, kolorez eta fantasiaz betea.

Gainera, Terrazan “Baso bidaiariak / Bosques viajeros” bisitatu daiteke, José Ramón Ais artistak publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa. Haur eta familiei zuzendutako programa berezia eskainiko du erakusketak. Terrazaren Zuhaitz-lerrokatzea Azkuna Zentroko mendebaldeko fatxadan instalatuta dagoen biotopoarekin konektatuta dago. BroadWindow”, Lantegia-ko leiho zirkularretako bat zeharkatzen duen egitura metalikoa, Diego Sologuren eta Sébastien Tripod  arkitektu eta artisten lana da. Instalazioak arkitekturaren eta ingurunearen arteko mendetasun ekologikoa birsortu nahi du, ekosistema esperimental bat eratuz. Galería Mediatekan “Resina, brea y glicerina” (Erretxina, brea eta glizerina) dago ikusgai, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren esparruan Miriam Isasi artistak garatutako proiektua. Landareen erabilera sendatzailea eta haien sistema immunologikoak dira proiektuaren abiaburua, eta konifero-basoetan hasita, erretxina izango da  proiektuaren ildo nagusia. Haur eta familientzako bisita espezifikoak egongo dira proiektuaren esparruan.

Bisita komentatuak

Udaren hasieratik, Zentroak publiko desberdinetarako eta talde murriztuetarako bisita komentatuak prestatu ditu. Horrela, bisitariek parte-hartze aktiboa izateko aukera izango dute.

Zentroan zehar egiten den bisita komentatuak proiektuaren istorioa ezagutzea ahalmentzen du: nola sortu zen ideia, zergatik dauden 43 zutabe Atrioan edo zer gertatzen den eraikinaren lurpean. Ibilbideak terraza barne hartzen du, eta bertatik Bilboko begirada ezezaguna eta Bilboko Alhóndiga izan denaren testuingurua eskaintzen du: ardo, olio eta ozpinetakoen 110 urteko biltegia, zeinak Kultur Zentro gisa 10 urte bete dituen.

Bisitak asteartean egiten dira, 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gazteleraz), eta ordu bateko iraupena dute.

Gainera, hilabete honetan, “Artea eta Naturak, Azkuna Zentroaren programazioan zehar ibilbidea” programa berria ere aktibo egongo da. Programak, Azkuna Zentroaren kultura-jarduerara bestelako hurbilketa bat proposatzen duena

Bisita hauek kulturarekin eta hizkera artistiko berriekin topaketa sustatzen dute, baita taldeko hausnarketa ere. Ordu bateko bidaia proposatzen da: eraikinako historia eta arkitekturatik abiatuta, kultur proiektutik igarotzen eta uda honetan irekita dauden erakusketa eta instalazioetara ailegatuz. Bisita hauek asteazkenetan antolatzen dira, 17:30ean (euskeraz) eta 18:30ean (gazteleraz). Aurretiko eskaera egiten bada, ingelesez eta frantsesez egiteko aukera ere badago.

Bestalde, ostegunetan egongo da Ana Laura Aláez artistaren Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik” erakusketaren bisita komentatua egiteko aukera, 18:00etan eta 19:00etan.

Espazioan eta pentsamenduan esperientzia desberdin bat izatea nahiago dutenek “Deriben Katalogoa” eska dezakete AZ Info-n, Azkuna Zentroko artista kide Oscar Gómez Matak Espe López artistarekin batera landu dituen “Deribei” buruz. Pasiera edo nora gabeko ibilaldi indibidual hauek partzialki gidatuta daude. Haien bidez, pentsamendua beste toki batera joaten da, beste era batez hautematen dugu inguratzen gaituena, eta behatzaile gisa sumatzen dugu geure burua. Esperientzia artistiko honek aukera ematen digu gure tokiaz jabetzeko, inguruneko fluxuari dagokionez; beste era bat da Azkuna Zentroko esperientiza bizitzeko.

Haurrentzako jarduerak

Azkuna Zentroa hainbat hezkuntza-jarduera egiten ari da haurrak Zentroaren zenbait kultura-proposamenekin lotzeko. Bisita/tailerrak dira, Galeria Mediatekan Miriam Isasik duen instalazio artistikoaren eta Terrazan José Ramón Ais artistak diseinatu duen arboretoaren ingurukoak.

  • Resina, Brea y Glicerina” erakusketaren bisita / tailerra haur eta familientzat. Paisaiaren identitateari lotuta garatzen ari den ikerketa hau aurkezten duen erakusketa honetan, parte-hartzaileek landareen balio sendagarria eta haien sistema immunologikoa ezagutu ahal izango dituzte, baita balio alkimikoa ere, zeina magiarekin, bitxigintzarekin eta erretxinaren erabilerarekin lotutako prozesu industrialekin lotzen gaituen. Garapen-prozesuan, gertutik aztertuko ditugu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko lotura, herri-kultura eta naturatik datozen elementuen erabilera.Osteguna: Abuztuak 19; Larunbata: Abuztuak 14 eta 28 12:00-13:00, Galeria Mediateka, 1. solairua.
  • “Baso bidaiariak” erakusketaren bisita/tailerra haur eta familientzat. Autore klasikoek beren kontakizunetan diotenez, zuhaitzei esker itsasoak zeharkatu eta lurralde berriak ezagutu genituen, gure etxeak eraiki genituen, jainkoen irudiak zizekatu genituen…Horregatik, tailer honetan zuhaitzek izan duten eta duten garrantzia erakutsiko dugu, baita zurari tradizioz eman zaion erabilera eta gizartean eta kulturan duen balio sinbolikoa ere. Osteguna: Abuztuak 26; Larunbata: Abuztuak 14.
  • “Broadwindow” erakusketaren bisita/tailerra haur eta familientzat. Diego Sologuren eta Sébastien Tripod artisten instalazioa arkitektura eta landare eta animaliekiko baterako existentziaren arteko elkarrizketa da, eta honek krisi ekologikoak eta landare- eta animalia-espezieen desagertze mailakatuak hirian eragindako ondorioei buruz hausnartzerara gonbidatzen gaitu. Bisitak bi atal ditu: lehenengoan intsektuei eta hauek gure ingurunean duten garrantziari buruz hitz egiten da. Gero intsektu baten bertsio propioa sortuko dute parte-hartzaileek, bertan emandako hainbat materialekin. Behin intsektua landuta, erakusketa espaziora sartuko dira instalazioaren barruko atala ikusteko eta bertan parte hartzeko kokatuko dituzte tailerrean sortutako intsektuak. Osteguna: Abuztuak 12; Larunbata: Abuztuak 21.

Jarduera hauek 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Bisita gidatuei buruzko informazio praktikoa:

BISITA GIDATUAK ERAIKINETIK

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko.

Partikularrak:

  • Asteartea, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).
  • Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.

Taldeka:

  • Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.
  • Euskaraz edo gaztelaniaz: 50 € taldeentzat / 25 € elkarte eta ikastetxeentzat.
  • Ingelesa edo frantsesa: 75 € taldeentzat / 50 € elkarte eta ikastetxeentzat

BISITA GIDATUAK PROGRAMAZIOTIK

Abuztuan Artea eta Naturak programas gozatu ahal izango da, ordubeteko ibilbide gidatua zentroaren proiektu artistikoetatik.

Partikularrak:

  • Asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).
  • Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.

Taldeka:

  • Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.
  • Prezioak:
    • Euskaraz edo gaztelaniaz: 50 € taldeentzat / 25 € elkarte eta ikastetxeentzat
    • Ingelesa edo frantsesa: 75 € taldeentzat / 50 € elkarte eta ikastetxeentzat

ERAKUSKETARAKO BISITAK

Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketa-gelan ikusgai den erakusketa testuinguruan kokatzeko.

  • Ostegunero, 18:00etan eta 19:00etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera).
  • Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.

Logo Ayto
Logo AZ footer