MENÚ

Zentroaren programazio-ildoekin lotutako proiektu artistiko, kultural eta sortzaileak dira, eta proiektu horiek Azkuna Zentroaren laguntza, aholkularitza eta bitartekotzaz gain, proiektua garatzeko 6.000 euro jasoko dituzte.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programaren deialdi berriaren 6 proiektuak hautatu ditu. Aipatutako programak,arte-sorkuntza eta -hedapena sustatzea du helburu, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko programazio-lerroekin lotutako proiektuak hautatuz. 

Proiektuek, praktika artistikoetarako modu berriak aztertzen dituzte eta Azkuna Zentroaren programazio-ildoekin (arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea) harremanetan daude. Proiektuak 2022tik 2023ko hasierara garatu eta aurkeztuko dira Azkuna Zentroan.

Logo Ayto
Logo AZ footer