MENÚ

Maiatzaren 19an, 18:30ean, zentroko Auditorioan Ana Laura Aláez eta Bea Espejo erakusketako komisarioaren arteko topaketa ospatuko da, erakusketaren hasierako hitzaurrea.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak Ana Laura Aláez artistaren Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa aurkeztuko du maiatzaren 20tik irailaren 26ra. Bea Espejok komisariatuta, eta Azkuna Zentroaren eta Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M, Madril) artean ekoitzia.

Erakusketak artistaren azken hiru hamarkadetako lana biltzen du, eta bere produkzioaren azterketa zabaltzen du, gaur egungo arte-panoramako garrantzitsuenetakoa.

Asteazkenean, maiatzaren 19an, erakusketaren hasiera gisa, Ana Laura Aláez eta Bea Espejo Alicia San Juan kazetariarekin elkartuko dira, artistaren ibilbideari eta Zentroan datozen hilabeteetan ikusi ahal izango den erakusketaren edukiari buruz eztabaidatzeko

Topaketa auditorioan izango da 18:30etik aurrera, eta sarrera doan da, aldez aurretik webgunean izena emanda (azkunazentroa.eus), leku-kopurua osatu arte.

“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío”

Ana Laura Aláez Euskal Herrian jaso zuen prestakuntza, 80ko hamarkadaren bigarren zatian. Lehen lanek aurreko belaunaldiak -‘Euskal Eskultura Berria’ izenekoakplanteatutako gaiak asimilatzeko prozesu bat adierazten dute, eta, aldi berean, genero-ikuspegiari lotutako elementu zuzentzaileak txertatzen dituzte, material eta estrategia prozesualak erabiliz, tradizioz eskultorikotzat jotakoak alde batera utzita.

Ana Laura Aláez laurogeiko hamarkadako euskal testuinguruan hezitako sortzailea da. Krisialdi sozial eta ekonomikoak, indarkeriaren gorakadak eta itxaropenik ezak markatutako garaia izan zen hura, bai eta emakumearen ikusezintasun bereziak ere eremu gehienetan, batez ere kulturan. Horiek horrela, artistak irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase, genero eta lekuagatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena —eguneroko elementuak eta eskulturazkoak konbinatzen dituen produkzioaren bidez—.

“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” Aláezen jaioterrian aurkezten den tamaina honetako lehen erakusketa monografikoa da, eta bertan bere azken lanetako batzuk erakusten dira hasierako beste lan batzuekin hizketan.

Erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogeita hamar urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa.

“Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketa-proiektua Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok eta Madrileko Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M) ekoizten dute, eta Institut d’Estudis Baleàrics-en laguntza du.

Ana Laura Aláez

Gure Artea 2013 sariaren irabazlea. Nazioarteko bienal hauetan parte hartu du: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Bienaleko Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, Musac, León; Bridge of Light , 2008, Towada Art Center- Towada City, Japonian, modu iraunkorrean dagoena.

Bea Espejo

Arte-kritikaria eta komisarioa da. Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Arte eta Komunikazio Kritikako Masterra ikasi zuen Gironako Unibertsitatean, Madrilgo Erkidegoko Madrid 45 Arte Bisualen Programako zuzendaria da, eta El País egunkariko Babelia gehigarriko arte-arduraduna ere bai. 2007an arte-kritikaren GAC Saria jaso zuen eta 2022rako Veneziako Bienaleko Espainiako Pabiloia prestatzen ari da

ANA LAURA ALÁEZ “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío”

TOPAKETA: ANA LAURA ALÁEZ ETA BEA ESPEJO ALICIA SAN JUANEKIN

Maiatzak 19, asteazkena, 18:30ean

Auditorioa

Sarrera dohainik, aldez aurretik izena emanda azkunazentroa.eus-en, leku guztiak bete arte

AURKEZPENA. PRENTSA AURREKOA

Maiatzak 20, osteguna, 11:00etan

IREKIERA

Maiatzak 20, osteguna, 16:00etatik 20:00era

Erakusketa aretoa

Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte

ERAKUSKETA

Maiatzaren 20tik 26era, asteartetik igandera, 11:00etatik 20:00etara. Astelehena itxita

Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte

BISITA GIDATUAK (30’)

Ekainare 3tik , Ostegun guztietan, 18:00etan eta 19:00etan

Sarrera dohainik, aurrez izena emanez gero: Az Info / 944 014 014

Gehienez: 6 pertsona*

Logo Ayto
Logo AZ footer