MENÚ

Azkuna Zentroa Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroarekin (CCCB) lankidetzan ari da gaur bertan inauguratu den “Ciencia Fricción, Vida entre especies compañeras” erakusketaren produkzioan.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroarekin (CCCB) lankidetzan ari da gaur bertan inauguratu den “Ciencia Fricción, Vida entre especies compañeras” erakusketaren produkzioan.

Proiektua, Maria Ptqk komisarioa dela, Azkuna Zentroan ikusi ahal izango da 2022ko azaroan, instalazio moduan, jarduera programa zabal batekin batera.

Fernando Pérez, Azkuna Zentroko Zuzendaria, aurkezpenean izan da CCCBko Zuzendari Judit Carrerarekin, komisario María Ptqkekin eta Jeu de Paume eta Parisko Centre Pompidou zentro laguntzaileekin batera.

”Ciencia Fricción. Vida entre especies compañeras” erakusketa lurreko espezie guztiak erlazio sinbiotiko eta interdependenteen bidez elkartuta daudela dioen ebidentzia zientifikoan oinarritzen da. Naturan ez dago erakunde autonomo edo independenterik; guztiok osatzen dugu ekosistema horietako bat. Espezieek lankidetza-, mutazio- eta truke-sare bat osatzen dute, eta hor bizi gara lankide gisa.

Paradigma-aldaketa horrek esan nahi du giza espeziea ez dela salbuespenezkoa, ezta hobea ere. Azken batean, sinbiosiak zalantzan jartzen du giza nagusitasuna, naturaren multzoa eta izaki bizidun guztiak gure ongizatearen zerbitzura daudela dioen ideia.

Perspektiba-aldaketa hori kontatzeko, gaur egungo kultura zientifikoan funtsezkoak diren bi figuren obran oinarritzen da erakusketa: Donna Haraway eta Lynn Margulis.
Biek dute sinbiosiari eta espezieen arteko lankidetzari ematen dioten garrantzia eta komunikazio eta narratiba zientifikoarekiko interesa.

Artistak, pentsalariak, zientzialariak eta ekintzaileak

Antropozentrismotik —gizakiari dagokion mundu-ikuskera – biozentrismorako — gizakia ekosistema baten parte gisa ulertzen da– trantsizioak erakusketa osoa zeharkatzen du.

Bisitariak hainbat euskarritan aurkituko ditu artelanak, hala nola ikus-entzunezko eta soinuzko murgiltze-instalazioak, errealitate birtuala, pintura, marrazketa eta abangoardiako zinema, baita zientziaren dibulgazioko piezak ere.

Logo Ayto
Logo AZ footer