MENÚ

Urriaren 1ean hasiko da Jarduera Fisikoko Zentroan ikastaroen denboraldi berria, mota guztietako jarduerekin, adin eta ordutegi guztiak betetzeko.

Jarduera horietarako aldez aurreko izen-ematea webgunearen bidez edo JFZko mostradorean egin daiteke. Ikastaro horietan interesa duten pertsonek 1 eta 5 aukera bitartean markatu ditzakete gehienez Lurreko eta Uretako ikastaroetan. Bost jarduera desberdin izan daitezke, ikaskuntzako ikastaroak edo jarduera bera ordutegi desberdinetan barne hartuta, eta lehentasun-ordena adierazi beharko da beti.

Irailaren 20an bi zozketak egingo dira -bat abonatuentzat eta beste bat abonatu gabeentzat- plazak esleitzeko, uretako ikaskuntzako ikastaroak ere bai, aurten ez baitute maila-probarik izango. Eskabideetan jarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio, eta plazak ondoz ondoko txanden bidez esleituko dira. Egun horretan bertan argitaratuko dira zerrendak webgunean.

Irailaren 20an berriz irekiko da libre gelditutako plazetarako inskripzioa. 00:00tik aurrera azkunazentroa.eus-en eta 8:00etatik aurrera Jarduera Fisikoko Zentroko mostradorean.

Deskargatu Premium jardueren liburuxka hemen.

Logo Ayto
Logo AZ footer