Azkuna Zentroa – Alghóndiga Bilbaok, Quebeceko Maison de la Litäature-rekin eta Angoûlemeko Cité Internationale de la Bande Desinée et de L’Image-rekin batera, hiru artistarentzako egoitza gurutzatua eskaintzen du.

Egonaldian lan partekatuko tailer bat izango dute hiri bakoitzean, eta, bidaiekin eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute egonaldien iraupena ordaintzeko. Egoitzak hurrenez hurren egingo dira hiru egoitzetan, 2025eko urtarriletik apirilera: Anguleman, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra; Azkuna Zentroan, otsailaren 20tik martxoaren 24ra; eta Quebecen, martxoaren 24tik apirilaren 25era.

Logo Ayto
Logo AZ footer