Azkuna Zentroa – Alghóndiga Bilbaok, Quebeceko Maison de la Litäature-rekin eta Angoûlemeko Cité Internationale de la Bande Desinée et de L’Image-rekin batera, hiru artistarentzako egoitza gurutzatua eskaintzen du. Komikigintzaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzea da egoitzaren helburua.
Helburua da sorkuntzaren alorrean sormena sustatzea eta herrialde ezberdinetako pertsonen arteko topaketa bultzatzea, eleberri grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan eta beste arte diziplina garaikideetako artistekin konektatuz.