MENÚ

Kinu irailaren 17an abiatuko dan Azkuna Zentroan, Kinu#2 saioarekin, eta Maddi Barber zinemagilea (Lakabe, 1988) izango da gonbidatua. Ibilbide profesional labur baina sendoa du, bere azken lana Punto de Vista 2020 Jaialdian aurkeztu baitu: Gorria (2019an X Films Sariaren irabazlea). Lana Lakaben filmatu zen 16 mm-an, eta bi lanbide paraleloan ikasteko ariketa da: zeluloideko filmaketa eta artzaintza. Indarkeriaren eta maitasunaren, bizitzaren eta heriotzaren arteko orekan dagoen ariketa ere bada, eta artzain-bikote bat eta haren familia ditu protagonista.

Logo Ayto
Logo AZ footer