MENÚ

Yolanda Sánchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean erakusketak instalatzen eta diseinatzen espezializatutako artista da, graduondokoa eta masterra dituena, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna, zaharberritze espezialitatean (1985-1990). Ondare historiko-artistikoaren kontserbatzaile eta zaharberritzaile gisa egin du lan, eta, orain, sorkuntza plastikoaren eta artisautzaren munduan ardaztu da, ehungintzan espezializatutako artisau-enpresa batekin eta lehengai naturaletan -hala nola zeta eta artileanoinarritutako ekoizpenarekin. Aldi berean, zeta eta artilezko lehengaiak eta tindu naturalak ikertzen ditu, eta prozesu eta ekoizpen ekologikoetan eta jasangarrietan parte hartzen du.

Logo Ayto
Logo AZ footer