MENÚ

SLOWBAG proiektua 2000. urtearen erdialdean hasi zen, markaren egilea den Tytti Thusbergek segurtasun-uhal birziklatuak erabili zituenean jantzi artistiko bat sortzeko. Hori egitean, material gogor horrek zituen beste aukera batzuez jabetu zen. Slowbag-en lehengaia segurtasun-uhalen hondakina da. Tytti Thusberg egileari Donostiako bere estudioan eskaera egin ondoren lantzen dira poltsak, artisau moduan. Erabiltzen duen metodoa txirikordatze bat da, finlandiar saskigintza tradizionalari egindako keinu bat. Slowbag poltsak bizitza osorako diseinatuta eta eginda daude.

Logo Ayto
Logo AZ footer