MENÚ

TRACTORA KOOP. E. artisten kooperatiba bat da, eta 2013an sortu zuten Marc Vivesek, Vicente Vázquezek, Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak, haien arteko lankidetza-harremanak formalizatzeko. Denbora igaro ahala hazten joan da, bazkideen proiektu artistikoak eta kooperatibako kideekin interesak, afektuak eta kezkak partekatzen dituzten hirugarren pertsonen proiektuak sortzeko, ekoizteko eta banatzeko euskarri esperimental gisa. Haietako batzuk kooperatibaren egituran txertatu dira, esaterako, Nader Koochakik 2018an bat egin zuen taldearekin.

Tractoraren ekoizpenak toki hauetan egon dira ikusgai: Fundació Tàpies, Fundació Miró, Macba, Artium, Musac, San Telmo Museoa, Azkuna Zentroa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Tabakalera, CGAC, COAVN, CarrerasMúgica, REDCAT Los Angeles, Caixa Fórum, La Capella Barcelona, CA2M eta Anthology Film Archives. Ikus-entzunezko ekoizpena hainbat zinemalditan eta dokumentaletan programatu da, hala nola, hauetan: Cinéma du Réél Paris, Open City Documentary Festival London, Sevillako Europako Zinemaldia eta Xixongo Nazioarteko Zinemaldia, Punto de Vista Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia, Curtocircuito, Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldia, Ourenseko Nazioarteko Zinemaldia, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Mar de Plata Nazioarteko Zinemaldia eta ZINEBI. Orobat, arte eszenikoen jaialdietan egon da ikusgai, besteak beste, BAD, Secció Irregular eta Escenas do Cambio-n. Ekoizpen horietatik eratorritako hausnarketa hainbat aldizkaritan argitaratu da, besteak beste, hauetan: Journal of Spanish Cultural Studies, El Estado Mental, Journal of Artistic Research, Sobrelab, Aldiri Arkitektura eta Abar.

2016. urtetik aurrera, proiektu kolektiboen ekoizpenera zabaldu da Tractoraren jarduera; hala, kideek proiektu horietan parte hartzen dute, artean egiten den lanaren, produkzio-bideen, funtzio sozialaren eta artista garaikidearen praxiaren inguruan taldeak egin duen barne-gogoetako beste urrats bat bezala. -zko argitaletxea eta KINU bera horren eredu dira.

Logo Ayto
Logo AZ footer