MENÚ

Pilar Morquillas Azpiazuk, produktuaren diseinatzaile den aldetik, lehentasuna ematen dio ikuspegi kontzeptualari bere pieza guztietan, eta ideiak edo kontzeptuak gauzatzeko modu gisa ulertzen ditu estetika eta diseinua. Bere proposamenen beste ezaugarri bat da eragin-trukerako eta norberaren adierazpenerako espazioa, eta ahalegina egiten du bi noranzkoko edizioak proposatzeko, produktuaren eta bakoitzaren erabileraren esperientziaren artean. Ikuspegi kontzeptuala dela-eta, proposatzen dituen piezak bereziki ondo egokitzen dira museoetan eta arte-zentroetan; besteak beste, Thyssen-Bornemisza Museoarekin, Errege Jauregiarekin, Guggenheim Bilbao Museoarekin, Azkuna Zentroarekin edo Balenciaga Museoarekin lankidetzan egindako edizioak nabarmentzen dira. Elle Talent Project 2014 saria eta Special German Design Awards 2021 saria irabazi ditu.

Logo Ayto
Logo AZ footer