MENÚ

NRT- No Rain Today kolorearen adierazpena da eurian. Modaren munduari modu esklusiboan eta sortzailean begiratuz, eurirako txanoak eta gabardinak egiten ditu, erabilera askokoak eta funtzionalak, azken joerak eta ohiko jantzigintza eta Moda Motela / Slow Fashion mugimendua batera uztartzen dituztenak. Jantzi guztiak Bilbon eginda daude, eta bakoitza bakarra da, mainaz, denboraz eta kontuz egina, antzinako tradizioetan bezala. Xehetasun handiz egindako piezak dira, akabera perfektuak lortzeko eta emakumeen silueta nabarmentzeko xedea dutenak, eta emaitzak ederki ematen die guztiei. Enpresak Estatuko fabrikatzaileen kalitate handiko ehunak eta hornidurak ere erabiltzen ditu.

Logo Ayto
Logo AZ footer