MENÚ

Miriam Isasik "Resina, brea y glicerina" proiektua garatu du Babesturen esparruan, Azkuna Zentroaren sorkuntza garaikideari laguntzeko aparteko deialdian.

MIRIAM ISASI Arte Ederretan doktorea da EHU/UPVtik, eta Mexikoko UNAMen egin du nazioarteko egonaldia. Egonaldien programetan parte hartu du, Espainiaren Erromako Akademian (Italia), Artista X Artista proiektuan (Kuba), Bilbaoarte Fundazioan, Bregenz-eko Kunsthaus-en (Austria), EAS-EZE Bitamine Faktorian (Irun-Buenos Aires), MA Studion Pekinen eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Ikuspuntu garaikidean kokatuta, sortzen duen diskurtsoa eraikitzeko, hainbat arlori egiten die keinu: antropologiari, historiari, aktibismoari, paisaiari eta memoriari. Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, toki hauetan: ARTIUM, Montehermoso Kulturunea, Azkuna Zentroa-Alhóndiga, BilbaoArte Fundazioa, Erromako Espainiaren Akademia, San Fernando Akademia, Bilboko Guggenheim Museoa, MUSAC, HUARTE, CAB eta San Telmo Museoa. Une honetan Talka Galeriarekin ari da lanean, bere azken proiektuetako batzuk ekoizten eta ikusarazten.

Logo Ayto
Logo AZ footer