MENÚ

Prestakuntzaz autodidakta. Haren ibilbide artistikoak pintura, ilustrazioa, argitalpen-diseinua eta publizitate-grafikoa hartzen ditu barnean. Gaur egun, branding eta komunikazio bisualeko hainbat proiektutan aritzeaz gain, “Live Bilbao” ekimen pertsonalean jarduten du, ilustrazioa eta afixa bateratuta, bere hiriari buruzko begirada geldia eta minimalista eskainiz, vintage zaporeko kartelismoaren artea aldarrikatzeko. “Live Bilbao” ekimenak hiriko zenbait txoko birsortzen ditu, teknika errealistaz, estilo soilez eta giro onirikoz, XXI. mende hasierako Bilboko denboraz kanpoko kronika mota bat eraikitzeko.

Logo Ayto
Logo AZ footer