MENÚ

Karlos Martínezek "PLAN K. GUT" proiektua garatu du Babesturen esparruan, Azkuna Zentroaren sorkuntza garaikideari laguntzeko aparteko deialdian.

KARLOS MARTÍNEZ B. Artista eta kultura-kudeatzailea. Auzi ontologikoak dira haren lanaren ardatza, sarbideari lotutako arazoetan sakondu nahi baitu horrela. Hainbat kultura-proiektutan parte hartu du kudeaketa, sustapen, produkzio, bitartekotza eta pedagogia artistikoaren prozesuen bidez; eta hainbat sari eta beka artistiko jaso ditu, proiektuak leku hauetan garatuz, besteak beste: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Madril, Bartzelona, Manchester, Londres, Leipzig, Lisboa, Kordoba (Argentina), Montevideo eta Aljer. Erakunde hauekin jardun du: EHU/UPV, Oteiza Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bulegoa Z/B, Rekalde Aretoa, Praline ArtistRunSpace, CAN Felipa, D21 Kunstraum, Montehermoso Kulturunea, Galería Fabra i Coats, Espacio Abisal, La Casa Encendida, Fundación BlueProject, Espai dÁrt Contemporani de Girona, Donostiako Tabakalera, Gasteizko Artium Museoa, Azala Espazioa, Delmeko Synagogue, Okela, La Enkartada, Durangoko Udala, Zarautzeko Udala eta Serpentine Galleryko AUP.

Logo Ayto
Logo AZ footer