MENÚ

José Ramón Ais 2018ko Praktika Artistikoen Egoilarra izan zen, Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista'-rekin gauzatutako programaren barne. 2021an, artistak Prototipoak, forma artistiko berrien topaketan parte hartzen du.

José Ramón Ais UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatura eskuratuta eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Eskolan lorezaintza-diseinuko ikasketak eginda. Proiektuan, argazki-sail bat sortu du, Kubako imajinarioa eta paisaia eratzeko izan diren prozesuez hausnartzeko, gertaera historikoak, naturako baliabideen erabilera eta ustiapena, aldaketa soziopolitikoak, eta, batez ere, eguneroko erabilerak eta jendeak naturarekin duen harreman emozionala aintzat hartuta. Bere lan-prozesuetan uztarri berean batuta daude argazkia eta irudia postproduzitzeko teknikak, landa-lana, ikerketa historikoa eta lantzen dituen espezieak landatu eta behatzea.

Erakusketetan parte hartu izan du, hala nola Pedro G. Romerok komisariatutako Bake-ituna Baionako Didam-en, Rosa Martínezek komisariatutako Nada temas dice ella Valladolideko Museo Nacional de Esculturan, Natural pas natural Frac Corsen, PhotoEspañan, edo banakako Parque natural erakusketa Madrilgo Jardin Botanikoan. Egonaldi artistiko batzuk egin izan ditu, besteak beste Artista x Artista Habanan, Bilboko Azkuna Zentroan edo ART OMI New Yorken.

Logo Ayto
Logo AZ footer