MENÚ

Irati Inorizak "Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo" proiektua garatu du Babesturen esparruan, Azkuna Zentroaren sorkuntza garaikideari laguntzeko aparteko deialdian.

IRATI NORIZA (Balmaseda, 1992) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Garaikideko Ikerketako doktoregaia. Brnoko Unibertsitateko Performanceko Atelier-en espezializatu zituen ikasketak (Txekiar Errepublika, 2014). Aukeratu zuten Injuven 18/19, Montehermosoren erakusketa-programan (Gasteiz, 2019) eta Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Ekoizpen Artistikoan; eta haren piezak leku hauetan egon dira ikusgai: Sala Amadis (Madril, 2020), Rekalde Aretoa (Bilbo, 2020), ZSenne Art Lab (Brusela, 2019), Pablo’s Birthday Gallery (NY, 2019) eta A-DASH Space (Atenas, 2018). Exposición de Artista Casal Solleric 2017 saria irabazi zuen, eta hainbat egonaldi artistiko egin ditu: Uharten (Nafarroa, 2019), L’Estruchen (Bartzelona, 2017), Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo, 2016) eta Farm Cultural Parken (Sizilia, 2014).

Logo Ayto
Logo AZ footer