MENÚ

Fábrica de Fabricantes (FÁB DE FAB) trebakuntzarako, fabrikazio digitalerako eta arkitekturarako kolektibo gisa sortu zen 2018an, eta Fabricio Santos, Álvaro Cosidó eta Jose Real dira bazkide fundatzaileak. Enpresak diseinu parametrikoa eta fabrikazio digitala erabiltzen ditu 3D mapak (FÁB DE FAB-en diseinua) eta Matsu eta Matsu S lanparak (Jose Realen diseinua) egiteko. Piezak iraunkortasuneko parametroei jarraiki eginda daude, ‘PLA’ izeneko plastiko termourgarria erabiltzen baita, landare-jatorrikoa, biodegradagarria eta ekologikoa Gainerako elementuak bertoko merkataritzakoak dira, eta ahalik eta gehien saihesten da itsasgarrien, torlojuen eta abarren erabilera muntaketan. FÁB DE FABek eskuzko postprozesaketa egiten du, eta muntatze-lan guztia eskuz egiten da. Bilgarria enpresak berak diseinatzen eta egiten du, eta birziklatua eta pertsonalizatua da. Lanparak pieza bakanak dira, serie zenbakitu eta mugatuetan sortuak.

Logo Ayto
Logo AZ footer