MENÚ

Elena Aitzkoak "Lendia Song" proiektua garatu du Babesturen esparruan, Azkuna Zentroaren sorkuntza garaikideari laguntzeko aparteko deialdian.

ELENA AITZKOA, Apodaka 1984. Besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten aritzen da. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Fokua eta sormen-energia materiaren konfigurazio poetikoan jartzen du, eta edertasunean, izakien arteko lotura- elementu gisa hartuta.

Azken proiektuen artean, hauek nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, OsloPilot-en esparruan egina (2016).

Kolektiboki eta performancearen esparruan, nazioartean erakutsi du bere lana, herrialde hauetan: Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian.

Logo Ayto
Logo AZ footer