MENÚ

Arte Ederretan eta Antzerkian lizentziatu zenetik, Ane Pikazak ilustrazioa eta arte eszenikoen arloak bateratu ditu. Profil multidiziplinarioa du, eta horrek aukera eman dio era askotako formatuak, aplikazioak eta harremanak ikertzeko, ilustrazioa eta arlo paraleloak (hala nola antzerkia eta bideojokoak) jorratuz. Egin dituen lanen artean, Los ríos de Alice bideo-jokoa eta Kabia antzerkikonpainiarentzat egin dituen bisualak nabarmentzen dira. Ibilbide luzea egina du, besteak beste, antzerkiko eta jaialdietako kartelekin, erakusketekin eta aldizkariekin elkarlanean.

Logo Ayto
Logo AZ footer