MENÚ

Urbanbat Behatokia proiektua landu du Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar gisa.

Bi urteetan, hiri-behatokia aktibatu du, eta hausnarketa komun bat proposatu du, hiri garaikidean dimentsio askoko krisialdia (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, energetikoa, soziala) nola agertzen den aztertzeko.

Agora-formako arkitektura eramangarri gisa diseinatuta, Behatokia Zentroan eta hiriko hainbat tokitan jarri da, eztabaidarako guneak irekitzeko, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruz, baita arteak imajinario berriak sortzeko eta beste mundu posible batzuk proiektatzeko duen berrikuntza-gaitasunari buruz ere.

Programaren osagarri, herritarrek parte hartzeko dispositibo bat jarri da, ingurune hurbileko krisiegoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko.

Ikerketa-prozesu guztia Azkuna Zentroak urte honetan argitaratuko duen proiektuaren amaierako argitalpenean jasoko da.

Logo Ayto
Logo AZ footer