MENÚ

Komisario Berriak (KB), proiektuak beste deialdi bat abiarazi du, komisariotzari laguntza ematen jarraitzeko, azken hamarkadetan Euskal Herriari lotutako praktika artistikoei erantzuten dieten proiektuak ikusaraziz.

Komisario Berriak (KB) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Azkuna Zentroaren (Bilbo), Artiumen (Gasteiz) eta Tabakaleraren (Donostia) arteko lankidetza-proiektua da, eta komisariotzaren praktika euskal testuinguruan garatzea eta profesional berriak sortzea du helburu. Proiektuan parte hartzen duen zentro bakoitzak lan-ildo bereizia proposatzen du. Azkuna Zentroaren komisariotza-motak ikuskera artistiko bat zabal dezake, edozein erakusketa edo beste edozein gailu edo metodologia iragaite-kapitulu gisa erabiltzeko, nahiz eta aldez aurreko ikerketez eta ezagutzez blaituta egon.

Logo Ayto
Logo AZ footer