"Ninguna noche en llamas" bideo-instalazioa, eskultura eta idazketa barne hartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da.
Kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan errepikatzen diren irudiak biltzen ditu lanak.
Suarekin elkarrizketan diharduten zenbait historiatatik abiatuta, artistak "gainezka egindako film" bat lantzen dihardu; film bat, non hausnarketa egiten baitu begiradari eta entzuteari buruz, tokien eta lekuen arteko loturei buruz eta fikzioen narrazio-potentzialtasunari buruz.