Artoteka plataforma bat da, eta bertako arte garaikidea eta bitartekaritza artistikoa zabaltzea du xede.
Arte garaikidea hurbildu nahi die eguneroko bizitzako hainbat kolektibo, pertsona eta espaziori. Artotekaren bidez, interesa duen edonork du aukera artelan bat maileguan hartzeko, bitartekaritza artistikoko jarduerak egiteko, eta, horrela, artisten lanarekin ikasi, esperimentatu eta gozatzeko, eta inguratzen gaituen errealitateko erronka eta arazo bereziei buruz kolektiboki pentsatzeko.
Artoteka Azkuna Zentroko Mediateka Galerian hasi zen aktibatzen Bizkaian. Lehen aldi hori test modukoa izan zen, proiektua zabaltzen eta hobetzen joateko.