MENÚ

"Tierra Quemada" (Lur errea) proiektuaren bidez, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko artista AZkide Amaia Molinetek begirada sendagarria eskaini die konpondu ez den kalte edo indarkeriaren bat jasan duten ingurune hurbileko paisaia naturaleko lekuei.

Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargunean, “Tierra Quemada” Bizkaiko Burdin Hesiaren interpretazio subjektibo bat da. Espainiako Gerra Zibilean Bilbo babesteko eraikitako gotorleku-lerroa da Bizkaiko Burdin Hesia, gainditu eta gero hainbat hamarkadatan ahaztua izan dena.

2024an, ikerketa eta landa-lanarekin garatu zuen proiektua, hainbat ibilbide egin zituen Burdin Hesitik, eta arlo desberdinetako espezialisten lankidetza izan zuen: Josu Santamarina (historia eta arkeologia), Ilazki de Portuondo (artea, magia eta okultismoa) eta Eriz Moreno (artea, mapak eta diseinu grafikoa). Proiektuaren izen bereko argitalpen bat sortu da emaitzekin, eta dendAZen dago eskuragarri.

Logo Ayto
Logo AZ footer