Egonaldiak hurrenez hurren izango dira, Anguleman (hilabete 1, 2023ko urtarrilaren amaieratik otsailaren amaierara), Bilboko Azkuna Zentroan (hilabete 1, 2023ko otsailaren amaieratik apirilaren hasierara) eta Quebecen (hilabete 1, 2022ko apirilean). Hiru egonaldiak izan bitartean jaialdi bat egingo da egoitzetan (Komikiaren Nazioarteko Jaialdia Anguleman, Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdia Bilbon eta Québec BD Jaialdia Quebec-en).
Zentro horietako bakoitzak hautatu du egonaldi gurutzatu honetan lana egingo duen artista. Egonaldiak bide ematen du hainbat herrialdetako pertsonak elkartzeko, nobela grafikoan funtsezkoak diren ingurune profesionaletan, beste diziplina garaikide artistiko batzuetako sortzaileekin lotuz.