“Ágil y un placaje” (“Arina eta plakatze bat”) proiektuak eta bera egiteko prozesuaren zati handi batek grabazioaren ezaugarriak eta mugimendua ikertzen ditu, jolasetik bertatik abiatuz, errealitatearen aldi baterako baliogabetzaile gisa hartuta. Prozesuaren fase honetan, grabazioetarako tresnak eraikitzean jarriko da arreta.

"Apurtzen ari den materialak erakusten duen zulotik ihes egiten du haratago dagoenak. Elementuek ihes egiten duten leku horretan kokatu ahal izateko, jolasak erabili ohi ditut. Beren adiera arruntean, jolasak ultraaraututa daude, plazera azal dadin. Nire kasuan, aukera ematen didate Marshall McLuhanek ulertzen duen modu nartzisistan funtzionatzeko, horren arabera nartziso kondenatu baitzuten, ez bere islaz maitemintzera, baizik eta isla horretan bere burua ez ezagutzera".

Logo Ayto
Logo AZ footer